XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapitaina! zeruharriek, urjauziaren indar irekiek mehatxatzen gaituzte, sugeen korapiloak, kateen zigor-hedeak, sumindura betienekoaz kutsaturiko herrialdeetan garaile hedatzen dira;

Kapitaina! tratu txarrik jasan duten animalia guztien salaketek, ohe gainean hozkatuak, odolezko errosetoietan egiten dute aharrausi, harrizko hortzen euriteak eta kaioletako zirin arrastoek, elurrarenak bezain amaitezin diren tapakietan lurperatzen gaituzte;

Kapitaina! itsastxakur bilakatzen den ikatzaren argitasunak, tximista, intsektu, zure begien pean, aluzinatuen eskuadroiek, munstro gurpildunek, lo-ibiltari mekanikoen oihuek, zilarrezko tableten gaineko urdail likidoek, lore haragijaleen krudelkeriek, lanegun arrunt landatarra eta zure arratsaren zinematografoa bereganatuko dituzte;

Kapitaina! Zain ezazu zeure burua, kontuz begi urdinekin

TRISTAN TZARA