XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta hiru pisutako literak ziren arren, erdiko litera gehienak hutsik zeuden oraindik.

Litera baten azpian egundoko ikaraldia eman zion aterki zahar bat topatu zuen, lehen begi kolpean katu beltz bat ote zen iruditu baitzizaion.

Pauloven egunerokoa.

Magnusek bere tesietan defendatzen zuen eran, altuerajakin batetik botatako garunik gabeko katua, lau hankan erortzen da hamarretik bederatzitan.

Zergatik? Otolitoen desplazamenduak lepoko giharreen uzkurtze erreflexu bat sortzen duelako, hartara, posizio arrunta berrezartzen delarik animaliaren buruaren horizontearekiko.

Txiki-txiki birrindu zuen zati bakoitza azukre partikula bilakatzeraino sakelean zeukan zertifikatu konpultsatua, Petersburgon sendagile zen osaba Ivanek itxaropenez sinatu ziona, keari eta hautsari zien alergia adierazten zuen frogagiria.