XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Soinean zituen legami arrastoak kentzeke abiatu zen Piotr jostari ageri zen txakurraren atzetik.

Ez zuten ordea sosegurako abagune handirik izan, bat-batean, lehergailu bat lehertu baitzen txakurraren ondoan.

Txakurra, lehergailuak lurrean egindako zuloan babestu zen, Ivan Petrovitx Paulov zaharrak irakatsia baitzion, lehergailuak zuloa egiten duenean, horixe dela babesik seguruena, etsaiak sorturiko lurpeko bunkerra.

Aukera gutxi baitaude leku berean bi lehergailu erortzeko denbora tarte laburrean, hain baitira zehaztasunik gabeak etsaiaren artileria tresnak.

Piotr ere txakurraren ondoan etzan zen, umekiaren itxura kizkurtua hartuz zuloaren babesera.

Zulotik ateratzean, erre usaina zegoen inguru guztian.

Ilargia topatu zuen aurrez aurre.

Gaua zen eta ez zen ordurarte konturatu.

Txakurrari jarraitu zion kale elurtuetan barna, harik eta suhiltzaileen geltokiaren parean bistatik aldegin zion arte.

Piotrek, bakarrik geratu zela ikusirik, gaua suhiltzaile kamioi erraldoi haietako baten babesean ematea erabaki zuen.

Ume jostari sentitu zen kamioi gorri haien artean.