XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DABID: Piztu argia. (Lotsaz) Beldur naiz.
TANIA: To! Dabid beldur da. Ikastolako mutil ausartena, kementsuena... eta orain beldurti hutsa. Ikastolan kontatu behar dut. A zer-nolako barreak!
DABID: Ikastolan kontatu nahi duzuna, baina orain piztu argia.
TANIA: Ezin dut argia piztu. Hau ez da gure etxea.
DABID: Zeeer? Gure etxea ez bada... Ta-ta-tania, non gaude?
TANIA: Baso batean gaude eta gaua da. Ibil gaitezen eskutik helduta, poliki-poliki.
DABID: (Daraman kasko bikingoa zuhaitz adarretan katigatu da) Aaaa! Nork harrapatu nau?
TANIA: Kendu kasko hori. Adarretan katigatuko zaizu bestela.
DABID: Ta-ta-tania..., ez dut ezer ikusten eta oso nekatuta nago.
TANIA: Zuhaitz horrenpean igaroko dugu gaua.
Biharamunean aurkituko dugu etxerako bidea eta jakingo dugu zer gertatu zaigun.
Leher eginda daude