XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TRAPU.- Sukarra dauka.
ERRATZ ZIKINA.- Dabid sendatzeko magia erabiliko dugu.
DABID.- Magiarekin baldin bada...
ILARGI MALTZURRA.- Lehenbailehen operatu behar dugu, bestela...
DABID.- Nola operatu?
Burutik jota zaudete edo?
Ez duzue magia erabiliko?
ERRATZ ZIKINA.- Jakina!
Magia, baina magia modernoa, zirujia, ebakuntzak.
DABID.- Lagundu, Tania!
Lagundu!
Tirita batekin nahikoa da.
ERRATZ ZIKINA.- Guk ez dugu tiritarik erabiltzen.
DABID.- Esparadrapua, merkromina...
Baina ez operatu, mesedez.
Sendabelarrak, infusioak.
Hau ez da ezer, urradura besterik ez da.
BELARRI BELTZA.- Sorginak osasun onekoak garenez, parada gutxi daukagu operatzeko.
Lau belarrekin sendatzen ditugu gure gaitz eta minak.
Ze nolako okasioa kirofanoa erabiltzeko.
BELARRI BELTZA.- Eta holako pastila bat bazkaldu baino lehen, beste jarabe hori afaldu ondoren, oheratzean supositorio hau... eta...
TANIA.- Nahikoa da.
Aski.
Pikutara bendaje hauek guztiak.
Jope, pasatu zarete tope.
ILARGI MALTZURRA.- Arrazoi duzu baina gutxitan erabil dezakegu gure kirofanoa eta magia modernoa gustokoa dugu.
Guk ere atsegin ditugu teknika berriak.
AKER.- Ez egiozue kaso handirik.
Oso teknika berriak, oso magia modernoa baino duten zirujia eta guztiz, ezin lortu nire adar okerrak zuzentzea.
SORGINAK.- Baaaa!
Akerrak adarrak okerrak ditu.
Hum
TANIA.- Egia al da?
Ez dute lortu?