XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortakotz othoitz egiten diot Maria bethi Birjina dohatsuari, Mikael Arkanjelu dohatsuari, Joanes Batista dohatsuari, Petri eta Paulo Apostolu Sainduei, Saindu guziei (eta zuri, ene Aita), egin dezozuen enetzat othoitz gure Jainko Jaunari.

Jainko botere guzia duenari urrikal gakizkola, eta gure bekatuak barkaturik helaraz gaitzala bizitze eternalera.

Halabiz.

Gure bekatuen barkamendua, barkamendu osoa eman dezagula Jainko botere guzia duenak eta, miserikordiaz betheak.

Halabiz.

Fedezko akta

Ene Jainkoa, sinesten ditut zinez eta ene bihotz guziaz, Eliza Katoliko, Apostoliko, Erromanoak sinesten eta erakasten dituen gauza guziak: zeren zuk, egia bera zarenak, erakatsi baitiozkatzu.

Esperantzazko akta

Ene Jainkoa, esperantza dut, sineste fermu batekin, emanen dautazula, Jesu-Kristoren merezimenduen bertutez, mundu huntan zure grazia, eta zure manamendueri jarraikitzen banaiz, bertzean zure loria, zeren hitzeman baituzu eta baitzare zure hitzetan osoki leiala.