XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

G. Erran behar dire bekatu guziak Kofesioan? I. Erran behar dire bederen bekatu mortalak oro.

G. Zer huts egin litake bekatu mortal bat Kofesioan gordez? I. Egin litake bertze bekatu mortal bat.

G. Barkatuak litazke bederen bertze bekatuak? I. Ez, ez litazke barkatuak.

G. Aski da Bekatuen Aphezari erraitea, heien barkamenduaren izaiteko? I. Ez, behar da oraino Kontrizionea izan.

G. Zer da Kontrizionea? I. Kontrizionea da Jainkoa ofentsaturikako urrikia, haren gehiago ez ofentsatzeko chede zinarekin.

G. Zoin bekatuez behar da izan urriki? I. Bederen bekatu mortal guziez.