XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Othoitz hau kurutzefika baten aintzinean erranez (hor berean duzu kurutzefika) indulientzia oso bat irabazten da, egunean behin, kofesatuz, komuniatuz, eta Aita Sainduaren chedetarat othoitz zerbeit eginez.

Indulientzia hori irabaz ditake, nahi bada, purgatorioko arimen fagoretan.

Huna, o Jesus ona eta guziz eztia, non naizen zure aintzinean belhauniko emana; eta arimako khar handienarekin othoizten zaitut eta errekeritzen, barna sar ditzatzun ene bihotzean fedezko, esperantzazko eta karitatezko sentimendurik bizienak, ene bekatuen egiazko urrikia, eta gehiago ez egiteko chederik azkarrena; nik, bihotzeko amodio eta min handi batekin, zure bortz zauriak ene baitan ikusten ditudalarik eta gogoan erabiltzen, begien aintzinean atchikiz zutaz Dabid profetak zure ahoan ezartzen zituen hitz hauk, o Jesus ona: Zilatu dituzte ene eskuak eta ene oinak; kondatu ene hezur guziak .

Erraitzu Gure Aita eta Agur Maria, Aita Sainduaren chedetarat.