XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta benedikatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.

Maria Saindua, Jainkoaren Ama, egizu othoitz gu bekatorosentzat, orai eta gure heriotzeko orenean.

Halabiz.

Sinesten dut Jainko Aita botere guzia duena baitan, zeruaren eta lurraren kreatzalean, eta Jesu-Kristo, haren Seme bakar, gure Jauna baitan, zoin konzebitu baitzen Izpiritu-Sainduaren bertutez; sortu zen Maria Birjina ganik, pairatu zuen Ponzio Pilatusen manuaren azpian, kurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten; jautsi zen ifernuetarat; hirurgarren egunean jaiki zen bizirik hilen artetik; igan zen zeruetarat; jarria dago Jainko Aita botere guzia duenaren eskuinean; handik ethorriko da bizien eta hilen jujatzera.

Sinesten dut Izpiritu-Saindua baitan; Eliza Katoliko Sainduan; Sainduen partaliertasunean; bekatuen barkamenduan; haragiaren phiztean; bethi iraunen duen bizitzean.

Halabiz.

Kofesatzen nitzaio Jainko Aita botere guzia duenari; Maria bethi Birjina dohatsuari; Mikael Arkanjelu dohatsuari: Joanes Batista dohatsuari; Petri eta Paulo Apostolu Sainduei, Saindu guziei (eta zuri, ene Aita), zeren egin baitut sobera bekatu gogoz, hitzez eta obraz; ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiaz.