XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karitatezko akta

Ene Jainkoa, maite zaitut ene bihotz guziaz eta gauza guzien gainetik, zeren baitzare guziz ona eta osoki maitagarria: maite dut halaber ene laguna, ene burua bezala, zure amorea gatik.

Kontrizionezko akta

Ene Jainkoa, handizki damu dut zu ofentsaturik, zeren guziz ona zaren eta zeren bekatua hastio duzun.

Barka zadazu Jesu-Kristoren merezimenduen bertutez.

Hartzen dut chede zin bat, zure graziarekin batean, zu gehiago ez ofentsatzeko eta penitentzia egiteko.

O Maria, bekaturik gabe kontzebitua, othoitz egizu, gu zuri oihuz gaudenentzat.

San Josepe, othoitz egizu guretzat.

Ene Aingeru begiralea, zain nezazu.

Ene Patroin saindua, othoitz egizu enetzat.

Jainkoaren Manamenduak

1. Jainko bat adora zazu, Halaber maita osoki .

2. Juramenturik ez duzu, Ez zinik eginen gaizki.

3. Igandeak begira zatzu, Jauna ere zerbitza khartsuki.