XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

An naste-borraste andia dabillela badakigu-ta, gizartekeri ta baltsakeria be nastean dabiltzala esango neuke.

Gure baserrietatik ola ta lantegietara doazen gazte batzuk ¡Viva Rusia! deadarka bein baño sarriago ibilten dira.

¿Zer diñoen ba ete dakie?.

Nik ezetz uste.

Errusi'ko baserritarrak zelan bizi diran jakitea, gazte orrei ta beste batzuri be ondo etorriko yakela uste dogu.

Andi-andiak baño eztoguz aitatuko, ara joateko ta alan biziteko gogoa kentzeko, andi-andiok be naiko ta lar dira-ta.

Boltxebikiak nagusi egin ziranetik ona, Errusi'n iru jaurkera edo gobernu-klase euki dabez eta beste orrenbeste bizikera ango baserritarrak be.

Lenengo aldian gudari gorrien agintzapeko baltsakeria 1921'garren urteraño; gero Nep eritxon ondasunen jaurkera barria 1925'garren urterarte; arrezkero gudarien menpean barriro be baltsakeri edo komunismoa dauke.

Errusi lur zabal andien jabe da-ta, estaduak guztiak beretu zituan; baña baltsan erabilteko eran erdiak baño asko geyago ezin ipiñi izan ditu, orretarako alak egin arren.

Errusi'ko baserritaren bizikerea, ¿zelakoa izan ete-zan Lenin'en agintzapean?.