XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondasunai buruz, artzea baño emotea zoriontsuago zala esan eban Jaunak: baltsazaleak iñorena artzeko beti dagoz prest; eurenik emoten ondiño eztabe ikasi, eta Jaunaren Irakaspenak euren alde dagozala esateko, benetan lotsa gitxi bear da.

Jaunaren irakaspenak aberats zeken eta zikoitz, biotza lurreko ondasunetan josita daukenen aurka bai, orrein aurka dira; baña gizartekeri nai baltsakeriaren alde ezelan be ez.

Lenengo kistar edo kristiñauak baltsakoyak izan ete ziran?.

Apostoluen egintzak deritxon liburuaren IV atzalburuan auxe irakurten dogu: Siñestedun guztien biotza bat eta berbera zan, gogoa be bardin: eukanetik ezer berea zanik iñok ez eban uste: bestera, gauza guztiak ziran guztientzat (32).

Guztien ondasunak guztientzat zireala, ori diñoalako, lenengo kistar zintzo aek baltsakerian bizi zirala esan daroe oraingo baltsazale edo komunista batzuk; baña aen baltsako bizitzeak geroko baltsakeri onen antz gitxi daukala jakiteko, burua ausi bearrik eztago.

Lenengo kistarren artean ondasunak guztientzat zelan eta zegaitik ziran, liburu orrek berorrek adierazten dausku, onelan jarraituaz: Aen artean lander edo beartsurik ez egoan iñor be, bazter nai etxeen jabe ziran guztiak, ondasunok saldurik, orrein ordaña ekarri ta apostoluen oñetan ipinten ebelako ta lander bakotxari bear eban beste, ortik emoten yakolako (34-35).

Jaunak esan eban.