XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Ez ba!.

Olako eskubiderik gizon bakotxari laketu ezkero, sozialistak ondasunei buruz gizartean ipiñi nai daben bardintasuna ankaz gora lioake, batzuk besteak baño aberatsago aldi laburrean egingo litzakez-ta.

Sozialisten eretxiz, gizon bakotxari bere ondasunetzaz gaur daukazan eskubideok, gizartean erne ta jayo yakoz, gizartetik datorkioz, eta eskubide orrein iturri gizartea dalako, onek, gizon bakotxaren eskubideok, ondoen deritxonez ebagi, moztu ta aldatu daikez.

Gizon bakotxak beretzakotu dauzan gauzen jauntza ta jabetzeak be, gizarteak berak ipiñitako legeak baño beste oñarri ta eustazpirik eztauke, sozialisten eretxiz; baña legeok ipiñi dituan gizarteak, orreik kendu nai aldatzeko eskubidea be badaukala ezin ukatu; augaitik ondasuna ekarteko gai ta bide diran gauzen jabetzea, iñori bidegaberik egin barik, gizon bakotxari kenduaz, beragandu ta beretu daike gizarteak.

Sozialistak ori diñoe: baña orretan be oker dagoz.

Gizarteko legeak gizon bakotxak bere gauzetan daukan jabetzea ezagutu ta sendotu bai egin dabe, baña besterik ez.

Ondasuna ekarteko gai ta bide diran gauzen jabe izateko eskubidea, gizonak berezkoa, jatorrizkoa dau gizonaren izatean erne ta jayo da; gizonari eskubide ori bere izatetik datorkio ta gizartea baño lenagokoa da.