XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erle nagiok be erlauntzean bizi oi dira udagueneraño; baña bein orra ezkero, erlauntzean nagi orreintzat bizitokirik eztago.

Erlauntza eztiz bete daben erle langilleak, jaten baño eztakian nagirik eztabe nai etxean euki, ta udaguenean erlauntzetik jaurti egiten dabez, eta urten nai ezpa-dabe, izpia edo eztena sartu ta il.

Sozialisten estaduan, erle nagien ideko diran agintari ta onein ordeko enpleauak ¿nok jaurti al izango leukez?.

Erle nagiak eztenik eztauke, langilleak bai ostera.

Oneik eztendunak diralako, nagiok errez zapuztu daroez eta bizirik edo illik erlauntzetik kanpora jaurtiten dabez; baña sozialistak ekarri nai dauskuen estadu bitxi orretan, errizain eta gudariak, iskillu edo armen indarra, agintari ta enpleauen alde legokez eta negu gorria nai gosetea etorri arren be, eurak beti nagusi.

Bein agintaritzan jarri ezkero ¿nok kendu? euren tokietatik ¿nok jaurti?.

Egiñen gatxa be gatxa izango litzake ori.

Errusi'n jazoten danak, begiak idegiazo bear leuskioez langille guztiei.

An erlemandoak dira aspaldian be nagusi ta iñok ezin ditu kendu.

Enparauak langille dira ta eurentzat baño len nagi aentzat lan egin bearrean dagoz.

Sozialisten estaduan agintari ta enpleauak erlauntzean erle nagiak baño obeto: gizon beargiñak, ostera, erle langilleak baño askoz be txarrago.