XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marx'en asmaketak.

Gizartekeriari jakintza usaindun oñarria ipinteko ¿ze gauza barri asmau ete-eban Marx'ek?.

Edozein gauzak ziñoan Marx'ek aldin edo balio bi ditu: dana dalako gauza orrek erabilteko daukan balioa, ta beste zerbaiten ordez truketako nai diru-ordez saltzeko daukana.

Balio orrei erderaz valor en uso ta valor en cambio deritxoe.

Eta balio oneik ¿zer dira?.

Gauzea berenez zetarako egiña dan eta aretarakoxe daukan egokitasuna: esaterako, soñekoak gorputza estaldu ta janzteko daukan berezko egokitasuna, valor en uso orixe da; baña soñeko orren jabeak, bere gorputza janzteko erabilli barik, bearragoa dauan beste gauza baten ordez trukau nai saldu be egin leike, eta soñekoak onetarako daukan balioari valor en cambio deritxoe.

Baña gauza bakotxak balio biok ba'daukazala ¿ez ete da, ba, egia?.

¡Egia ete-dan, ba! Egi argi ta garbia dalako iñongo gizasemek egundo ukatu dauanik eztot uste.