XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onelan enderritarteko bigarren bazpatzari be ardatza ausi yakon, eta burdia luperian sartuta gelditu zalako, 1915'garren urtean beste bazpatz bat sortu ta irasi nai izan eben Suiza'n, Lenin eta Trotsky barruan zirala.

Asmu au aurrera eroateko aldi egokia be etzala- ta, gerorako itxi zan; baña enderritartekoarenak egin ebala asmu orrek argiro diño.

Gudua amaitu zanean, zelan edo alan berbiztu egin bear zala-ta, banandutako atal batzuk batu ziran eta enderritarteko Alkargo-Batzarren izenaz, Amsterdan'en daukoz bere erdoki ta egoitza.

Estadu bakotxetik langille-alkargo bat baño ezin sartu daiteke Amsterdan'go bazpatz orretan eta España'tik Langillen Batz-Orokarra da ango bazkide.

Guztien buru, omen eta entzutez beintzat, VanderVelde, beljikarra dala dirudi.

Irugarren enderritartekoa ¿noztik onakoa ete-da?

Irugarren enderritartekoari gorria deritxoe; bere burua lenen 1905'garren urtean agertu eban Errusi'ko eun-ola baten; gero iltzat egoan; baña 1919'garrenean berbiztu zan, Lenin eta onen lagunak emondako arnaseaz.

Moskou'n, Kremlin jauregian ospatu eban bigarren batzarraldia ta irugarren enderritarteko bazpatz onetan sartu nai daben langille-alkargo guztiai ogetabat baldintza ertsi ezarri ta beteazoten dautsez.