XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezta izan be egiñen erreza.

Orraitik be, gauza bat guztiok dakusgu.

Garatzaren irabaziak geitzen diran neurrian, domuaren tokamena andiagoa izan oi da; baña irabazpenen geitze ori ¿zek ekarri dau?.

Geitze orren iturri be ugazaben domua ta beargiñen lana, biak batera izan dira-ta, lanaren tokamena be jaso ta goratu egin bear dala begien aurrean dago.

Au dala-ta, euren garatzetan, escala movil deritxoen aloger aldakorra ipiñi dabe an, or, emen ugazaba batzuk, garatzaren irabaziak gora doazanean, langilleen alogera be goratze orren lauren baten-edo jaso ta irakoriaz.

Esaterako, upelkada arrikatza 20 lauerlekoan saltzen danean, langillearen alogera 10 lauerleko ba'litz, arek 30'ra igon ezkero, onen alogera 12'50 izango litzateke.

Au be zerbait baño geyago da; baña alogeraren goratze au garatzak bere irabazkietan lortu dauanaren neurriz egiten eztalako, gizartelari askok gitxiegi deritxoe, eta langilleai, alogeraz gañera, garatzaren irabazietan be euren tokamena izentau ta emon bear litzakiela uste dabe.

Garatzaren irabazietan langilleak euren tokamena eukite onetaz ¿zer ete-diño Aita Santuak?.

Alogera berenez ezta bidegabea eta ba dala diñoenak, XIII Leon gure Aurretikoari irain andia egiten dautse - diño XI Pi Aita Santuak.