XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogasun-jabetzea aldi ta erri guztietan ¿beti bardiña izan ete-da?.

Ondasunak irabazi ta eskuratzeko bideak, aldi ta erri guztietan eztira bardiñak izan, ez gitxiagorik be.

Gauzen jabetzea be ezta izan beti bardiña: erri batzuetatik beste batzuetara onetan be alde anditxuak egon dirala edesti edo istoriak diñosku; baña erabilliaz amaitzen eztiran gauzaen batzuen jabe izateko eskubidea, azke dan gizonak berezkoa dau-ta, gizon azke bakotxaren eskubide ori erri-legeak be edonon eta edonoz ezagutu ta sendotu dabe.

Gai onetzaz ¿zer diñosku Eleizeak?.

Eleizeak be orixe irakasten dausku.

Gizon bakotxak zerbaiten jaun ta jabe izateko ta bere ondasunak jarauntsiz ondorengoai izteko daukan eskubidea, bere erroetan beintzat, osorik eta ikutu barik jagon bear da - diño XI Pi Aita Santuak.

Eskubide bikoitz ori, gizarte osoren onaz batu ta alkartzeko bear dan bestean, neurrira ekarri bai, gizarteko agintariak ori egin dagikie; baña errotik ebagi ta zearo kendu, ezelan be ez, gizartea baño lenagokoak diran gizon bakoitz eta sendi bakotxaren errayetan sortu ta erneriko eskubidea da-ta.

Sozialistak Marx'en jarraitzalleak beintzat bakotxaren eskubide bikoitz ori errotik ebagi nai dabe.

Gizarteko matazea arildu ta auzia ebazteko, bide txarra; a da ori.