XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain, ostera, berezko gexo, laneko ezbear eta zartzarorako laguntza ta sorospidea olako edozein langillek dauko.

¿Au gizartekeria ete-da? Au langilleak euren buruen ardurea eukitea baño besterik ezta-ta, sozialismoaz zer ikusirik eztauko.

Ola ta lantegietan emakume ta gaztetxuen lanari mugak ipiñi dautsaz legeak ori dala-ta, ugazabak nai leukien guztia ezin dabe egin.

¿Au gizartekeria ete-da?- Ez, jauna!- Ugazaba batzuk ezegaz be ezin ase izan dira: euren lantegietarako emakume ta gaztetxuak billatu dabez, gizonezkoai beste lan eragin eta aloger gitxiago emon dautse, eurak geyago irabaztearren.

Urre-egarri gaiztoak erabilli dauz, eta ori bidegabe andia dala, antxiña esan eban XIII Leon Aita Santuak.

Aspaldian alogerak geitu ta laneko orduak gitxitu egin dira.

Oneik gauzok ba-ete-dauke gizartekeriaz zer ikusirik? Sozialismoa irakatsi daben buruzagiak eta ori ikasi daben langilleak aspaldian be obari orrein billa ibilli dira; baña orreik bakarrik ez, beste geyago be bai.

Gizartekeria alde batera itxita, langilleak alkartuaz eta indarra artuaz beste barik, bardin eskatu ta eskuratu eikiezan obariak dira-ta, sozialismoarenak baño langillien alkartzearen ondoren, arnari edo frutuak obeto dira.

Edozein langillek, bape begiratua ba-da beintzat, bera ta bere sendia elikatu, jantzi ta zertxubait aurreratzeko lain izango dan alogeraren eskubidea daukala, antxiñatik irakatsi dau Eleizeak.

Sendiko, familiko buruari beste enparauak laguntzea ondo dago; baña ama ta umeak lantegira joan bear izatea, txarto.