XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aktibo finkoak gorakada handia izan du (%35etik %47ra).
Ikustekoak dira desbidazioak, zeren aktibo totala %10 igo bait da eta finkoa, ordez, %50.
Denok dakigunez, baliabideak mugitu gabe edukitzeak ez du likideziarik sortuko, are gehiago kostu gehigarriak eragingo ditu.
Izakinek beherakada nabaria izan dute (%4, 5etik %2, 5ra).
Kontu izan beharko du enpresa honek
Bihurgarria eta Erabilgarria jaitsi egin dira, likideziaren beherakada erakutsiz.
Pasiboan, bestalde, epe laburrerako zorrek gorakada izan dute, eta epe luzerakoak aldiz jaitsi egin dira.
Epe luzerako zorrak epe laburrerako bilakatu dira, seguraski bere epemuga hurbilago dagoelako.
Arazoak alde honetatik etor daitezke, zeren zorrak ordaintzeko dirua behar bait da.
b) Ereduarekiko izandako desbidazioak: Desbidazioak. Desbidazioak. AKTIBOA. Eredua.Desfase handiak ikusten dira ibilgetuan, izakinetan, bihurgarrian, fondo propioetan eta zorretan.
Beraz, aktibo eta pasiboaren egituretan (2 periodoetan).
Enpresa hau izakinak saldu eta kredituak kobratzen ari da, diru-kopuru hori, dirudienez ibilgetuan inbertituz.
Zorrak epez aldatu dira, epe laburrerako bihurtuz.
Fondo propioak ez dira hain errentagarriak, gehiegizkoak direlako.
4.- Ondare-koerlazioak 1. ekitaldia: