XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Piezaren tratamenduaPiezaren tratamendu termikoak, ebaketa-erreminten erabilpena mugatzen du.
Tenplatutako piezak, urraketaz, superakabaketaz edo erreminta bereziz mekanizatzen dira.
Piezak eduki behar dituen perdoien arabera, honako hauek eska litzake:
- Doitasunezko makinak.
Perdoi estuak lortu behar direnean.
- Neurgailu egokiak.
Lortu behar diren dimentsioak milimetro-ehunenekoaren mailakoak badira, neurgailuen doitasunak ere milimetro-ehunenekoa izan beharko du.
- Lantegiko giro egokia, tenperatura, argi eta abarri dagokienean.
Piezaren akabera-mailak honako hauetan eragina izaten du:
- Akabera hori burutzeko erabili behar den makinan.
Akabera-maila gorena lortu behar denean, behar-beharrezkoa da artezketa, superakabaketa eta antzeko eragiketak egitea.
- Prozesuan.
Zenbait kasutan, eragiketa-ordenean aldaketaren bat edo lotura-sistema aldatzea eska lezake, akabatutako gainazaletan markarik egin ez dadin.
Doitasunezko gainazal-akabaketak tratamendu termikoen ondoren egiten dira.
2.1. laburpen-koadroan higidura-mota eta txirbil-harroketazko piezen konformazioan erabiltzen diren makina erreminta garrantzitsuenetan ebaketa-abiadura eta aitzinapena zein elementuk (pieza edo erremintak) izaten duen agertzen da.