XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.1.
ZENBAKI RAZIONALEN KLASE KONTSEKUTIBOAKAurreneko kapituluan eta zenbaki errazionala mugatzeko
Gutxiagozko sisteman behetik hurbiltzen gara zenbakira; hots, zenbakia gainditzen ez duen hamartar handienaren bila ibili gara; gehiagozko sisteman gainetik hurbiltzen gara, zenbaki horretatik behera pasa gabe hamartar txikiena lortu nahirik.
1; 1,4; 1,41; 1,414; 1,4142... gutxiagozko sistema
2; 1,5; 1,42; 1,415; 1,4143... gehiagozko sistema
Bi bide edo sistema hauk batera hartuz zenbaki hamartarren bi klase lortzen dira, baina zenbaki hamartarren klase hauek zenbait propietate berezi dituzte, hona hemen:
a) Lehenengo klaseko zenbaki razionalak gora doaz etenik gabe, bigarren klasekoak ordez, behera beti.
b) Lehenengo klaseko zenbaki guztiak bigarren klasekoak baino txikiagoak dira.
c) Lehenengo eta bigarren klasean leku berdina duten zenbakien arteko kendura nahi hainbat gutxi daiteke, horretarako nahikoa da leku egoki bat aukeratzea.
Idazkera matematikoz, kendurak zerora jotzen duela esan ohi da.
Zenbaki razionalen klase pare batek goiko honetan aipaturiko propietate hauk betetzen baditu, KLASE KONTSEKUTIBOAK direla esan ohi da.
Oharra:
Adibidea
Nahiz eta zenbakia osoa izan ere, posible da era honetan jokatzea.