XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoan izan behar dituzun puntuak:

1.B.U.P.en ikasitako zenbaki konplexuak beren forma cartesiar eta binomikoan.

5. ikasgaian ikasi dugun hau: bi angeluren baturaren eta angelu bikoitzaren sinua eta kosinua.

HELBURUAK:

Zenbaki konplexuen adierazpen polarra zehazki ulertzea.

Edozein formatan idatzitako zenbaki konplexurekin eragiketak arin egitea.

7.1. KOORDENATU POLARRAK

1) Koordenatu-sistema bat, dakigun bezala, honela definitzen da: 0 puntu batean ebakitzen diren XX', YY' bi ardatzen bidez, 0 puntua koordenatu-jatorria izanik.

Bi ardatz horiek elkartzutak kontsideratuko ditugu (1. irud.) P puntu batek dituen koordenatuak hauek dira, X = 0P' eta y = OP'', ardatzen gaineko 0P-ren projekzio ortogonalak.

Hots, bijekzio bat dago Esub2 planoko P puntuen eta R x R-ko zenbaki errealezko (x,y) bikoteen artean:

Bijekzio hau dela bide, eta Esub2 eta Vsub2-ren artean existitzen dena ere kontuan izanik, R x R-ri plano bektorial edo bektore-plano erreala esango diogu.

2) Planoan koordenatu polarretako sistema definitzeko zera egingo dugu: Polo esango diogun edozein 0 puntu finkatu, 0E zuzenerdia finkatu ardatz polarra izendatuz, eta biraketa-zentzua erabaki: zentzu hori, positiboa edo zuzena da 0E ardatzerdiak erloju-ardatzen mugimenduaren kontra biratzen badu (2. irud.)