XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sareko
Sareko
Beraz, intentsitatea neurtu nahi denean eroalea ebaki egiten da eta bi muturrei neurgailuaren borneak konektatzen zaizkie.
Horrela, sekzio horretatik igaro behar zuten elektroi guztiak neurgailutik igaroko dira.
a) AmperemetroaIntentsitatearen unitatea Amperea denez, amperemetroa intentsitatea neurtzeko aparatua da.
1.3. atalean neurketa-sistemak aztertu ditugunean, ia sistema guztietan orratzaren desplazamendua korrontearen intentsitatearekiko proportzionala zen.
Beraz, neurgailu horiek amperemetro bezala erabil daitezke.
Baina beste
Beraz, amperemetroa konektatu ondoren ere, neurgailuaren bi borneen artean egongo den tentsioa ere zero izatea komeni da, zirkuituko baldintzak alda ez daitezen.
Hori erabat lortzea ezinezkoa da, baina neurgailuaren bobinak R erresistentzia txikia izaten du, hari lodi eta espira gutxikoa delako.
Beraz neurgailuaren bi borneen arteko tentsioa ia zero izaten da amperemetrotan.
b) Intentsitate handien neurketarako Shuntaren kalkuluaKorronte zuzeneko eroale baten intentsitate-neurketarako Shunta erabiltzeak, badu helburu bat: intentsitate handiak amperemetro txikien bidez neurtu ahal izatea.
Amperemetroari paraleloz, beste erresistentzia bat (
Balio txikiko erresistentziaren helburua, intentsitate totalaren (It) zatirik handiena bertatik pasatzea da eta gainerakoa (zati txikia) amperemetrotik pasatzea.
Kalkuluak egiteko, intentsitateekiko proportzionaltasuna ezarri behar da.