XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PASTORAL OARRAK ETA SUJERENTZIAKErramu-igandea Garizumako azken igandea da eta, aldi berean, Pazko-irurrenaren atari eta iragarpena.
Pazko-irurren orretan
Iru egunok Pazko-aldiaren eta liturgi urte osoaren egun nagusiak eta gaillurra dira.
Pazko-berrogeitamarraldiak, berriz, pazko-jaiak 50 egunez luzatzen ditu.
Ospakizunak birsortzea eta bizierazteaEgunotako ospakizunak arreta aundiz prestatu bear dira.
Eta aal dela taldean, beti elkar adituz jardun dezaten, baitipat, batzar-buruak, monitoreek eta kantariek.
Elkarren artean irakurtzea eta berrikustea komeni da Meza-liburuaren eta Irakurgai-liburuaren oarrak, argibideak (errubrikak) eta oarpenak.
Puntu orretan asko lagun dezaieke P. Farnesen gidaliburu onek
Ospakizunotan monotonia eta oikeriatik aina alde egin bear da dena berriztatzeko joeratik.
Ospakizun bat ondo prestatua gertatuko da, oikuneak, keiñuak eta itzak birsortzea, bizieraztea eta barneberritzea lortzen denean.
Jaunaren Nekaldiko Erramu-igandeaIgande onetako Eukaristiaren elementu edo une nagusiak Jauna Jerusalenen sartzearen oroitzapena eta Jaunaren nekaldiaren irakurketa dira.
Meza guztietan Jerusalengo sarrera orren oroitzapena
Garrantzi aundia du erri osoak elizkizun orretan parteartzeak, Kristo garaitzailleari goralpen-kantuak abestuz.