XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sarrerako oharpena Munduan bada poztasunik; edonon aurkitzen dugu bizi-gogoa.Hona hazia landare bihurtzen duen soroa, edo bere lehenengo haurra izan duen bikote pozez betea, edo askatasunaren ateak igaro berri dituen gartzelatuaren aurpegi alaia....
Honelako irudi ederretaz baliatuko da gaur profeta egia hau guri ikus arazteko: Aurtengo Eguberri jaiak direla eta, Jainkoak gure bizitzan berriro eskuartu egingo du!
Gizarte hau aldatu, zuzenbidea ernarazi, askatasuna garapenera elduko direla espero izateko adineko federik bai ote dugu?
Fede hori badugu, mezu pozgarri hau jasotzeko gauza izango gara: Ezagutzen ez dugun Norbait, Kristo Jauna, gurekin dugu, gurekin lan eta neketan bat.
Damu-otoitza Bekatari gara (Azterketa puntuak)Etsipendurik, gogo auleko eta ajolagabe garelako, ez diogu jaramonik Jainkoaren Hitzari.
Askatasun hitza bar-bar ahoan, baina geuron buruak askatzeko gogorik ez; diruaren, griñen, ohiturakeriaren morrontzapean....
- Jesus Jauna, Aitak behartsuei berri pozgarria ematera bidali zindun:
- Jesus Jauna, Zu munduaren argia eta bakearen mezularia zara:
- Jesus Jauna, zure agintzari guztiak betetzera itzuliko zara: