XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izurrite arruntenak ZorriakLandarearen zati bigunak erasotzen dituzte.
Berdeak, horiak edo beltzak izan daitezke.
Eztena landarean sartu eta izerdia zurrupatzen dute, hura ahuldu eta zimurtuz.
Era berean birosiak, gaitzak, etab. transmiti ditzakete.
Zer egin?- Erasoaz azkar jabetzen bazara, zorri bakanak eskuz kendu eta akabatu.
- Erasoa zabaldua badago Malathion-ez edo beste edozein intsektizida sistemikoz tratatu.
KukurutxaEra askotako kukurutxak daude.
Lapa antzeko oskol baten azpian babestuta bizi eta ugaltzen da.
Oskol hau itxura ezberdinekoa izan daiteke, marroia, kotoi-antzekoa, zuriska, etab.
Oskolpeko intsektuak eztena landarean sartu eta izerdia
Enborrean bezalaxe, hosto eta adarretan kokatua aurki daiteke.
Zer egin?- Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu.
- Izurritea oso zabaldua badago, intsektizida sistemiko batez tratatu.
Armiarma gorriaAkaro edo armiarma txiki hauek (0,25 mm) heldutasunean gorri-gorriak dira eta landarean zehar mantso mugitu ohi dira.
Bere janaldien ondorioak landarean erraz nabari daitezke:
hostopean eta txortenetan amaraun edo armiarma-saretxoak ikus daitezke, hazkundea zapuztu egiten da (batik bat puja eta hosto berrietan), hostoek bere ohizko forma galtzen dute, koskorrak garatu eta zakartuz, hostaila horiztatzen da gero arretuz.
Zer egin?- Landare berri bat ekartzean ondo miatu.
- Ingurune lehorra atsegin du armiarmak, beraz, onartzen duten landareetan, hostaila maiz ihinztatzea da prebentziorik onena.
Euli txuriaGaztetan hostopean multzoka kokatutako ezkata berde itxurako harrak dira.
Heldutasunean landareen bueltan hegaka ibili ohi diren euli txiki zuri-zuriak.
Izerdia zurrupatzen dute hostoak zimeldu eta eroriaraziz.
Zer egin?- Intsektizida sistemiko batez tratatu, hostaila bustiz edo sustraietatik landare osora zabal dadin lurpean sartuz.