Testuingurua
A. APARATU LOKOMOTOREA
1 Zaindu hezurrak eta giharreak
Ongi egoteko zure giharreak eta hezurrak egoera onean izan behar dituzu.
Horretarako honakoa egin beharko duzu:
Gorputz-ariketen bidez giharreak gogortu.
Era askotako jakiak jan, giharreak eta hezurrak behar bezala gara daitezen.
Egunean gutxienez 10 ordu lo egin edo atseden hartu, indarrak berreskuratzeko.
2 Zaindu zure bizkarrezurra
Gizakia zutik ibiltzen da, hau da, bizkarrezurra posizio bertikalean duela.
Zure bizkarrezurra deforma ez dadin, honako aholku hauek jarraitu behar:
Koltxoi gogor baten gainean lo egin.
Esertzean, bizkarra eserlekuaren bizkarrean atxeki.
Bizkarra zuzen eta burua tente dituzula ibili.
1 eta 2 ARIKETAK
1. Argazkiko jakiak ikusi ondoren, giharreak eta hezurrak indartzeko jaki hauekin egun baterako dieta egin.
2. Ondorengo esaldietatik esan zeintzuk diren garrantzitsuak aparatu lomotorearen zainketarako:
- Gorputz-ariketak egin.
- Gehiegi jan.
- Koltxoi bigun batean lo egin.
- Eserita zaudenean bizkarra zuzen izan.
Hezurrek kaltzioa behar dute garapen eta mantenurako.
Giharreek behar bezala ibiltzeko azukrea behar dute.