XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urkitzaurreko gizona Antziña, minetan ibiltzen zanean, Urkitza-Aurreko gizona ba-zijoan ola-ra berandu gurdia-rekin.

Giza-Buruaga baño lentxeago, gurdiaren atzeko dendalian (gurdi-agan) jarri zitzaion dama eder bat.

Giza-Buruagako Eliz-parera eldu zanean, alde egin zion damiak (andreak).

Ostera ere agertu zan, ta jarri berriro, bañan gurutzearen parean alde.

Irugarrenean ere agertu ta jarri bañan Oibar-ko ermita-parean alde; eta ostera ere agertu ta lengo lekuan jarri.

Au ikusi zuanean, esan zion gizonak: - Adiskidea, zer ofrezitzen zaizu (zer nai dezu)?.

- Adiskidea zera?, esan zion andreak.

- Bai, parte onekoa ba zera; eta, parte txarrekoa ba zera, ez zakizkida urreratu, zazpi estadu-tik onuntz.

- Berbetan (izketan) ondo egiten jakin dezulako, ondo joaten zera bestela bei ta gurdi, ortxe be-ko errekan ondatuko zinduedan.

Eta su ta gar izkutatu omen zan be-ko errekan.

Azelain`go zubia Argin batek bere gain artu zuan, zubi ori egiteko arazoa.

Egin xamar zeukanean, blaust!, lur-jo zuan.

Bigarrenez ere asi, ta giltzarria ezarri aurretxoan, len bezelaxe erori zan.

Orduan argiñak amorratuz itz auek esan zituan: - Zubi auxe bukatua ikusteagatik, nere anima edozeñi emango nioke.

Urrengo arratsean, deabruak lanean asi omen ziran.

Argiñak eta lagunak baño aldi laburrago bear izan zuten ia azkenera eltzeko.

Zubi ori amaitzeko zegola, deabruak gau batean kantuz ari omen ziran:
Eskuz esku Labain-go arria,
ia akabatu degu Azelain-go zubia
.

Ea mutillak, eun ta bat milla gaituk,
arri baten paltan gaituk.

Argiña, bere anima aien eskuetan utzi bear zuala ikusirik, apaizarengana konjuru billa joan zan.

Apaiza etorri konjuratzen, eta deabru guzi-guziak aienatu zituan.