XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeko danak sagu-eizean omen zebiltzen.

Etxea saguz beteta egon, eta bear zutela ustu.

Bañan alperrik.

Sagua geroz-ta geiago ugaltzen.

Katudunak atetik deadar egin omen zien, esanez: Nik ba diat, saguak laister sakabanatuko dituan pizti bat.

- Otsomak (adizak), ikusi dezagun ba nola sakabanatzen dituan.

Katua askatu omen zien, eta berealaxe sagu guztiak uxatu omen zituan.

- Pizti au saldu eiguk guri.

Imi bat bete urre emango diagu (esan omen zioten etxe artakoak).

- Imi bat urre ematen ba didazute, zuentzako dek katua (erantzun omen zien katudunak).

Eta ala egin ere.

Eta sekulako aberastuta gelditu omen zan.

Ollarduna (bigarren anaia) Altzania-ra iritxi omen zan gauez, eta Arabo-tik aurrera zijoala, Ezkuden aldean gizon sail bat billatu omen zuan, makillaz mallo bat jotzen.

- Zer egiten dezute or? (galde omen zien).

- Eguna zabaldu, mundua beroturik eguzkia itzuli dezaigun (erantzun omen zioten).

Joan zaitezte lotara.

Nik daraman eize onek eguna zabalduko dik eta.

Onek kukurruku egiten duanean, jeiki danok eta ikusiko dezute nola eguna argi dagon.

Aren esana egin omen zuten eta ala gertatu.

Ollarrak kukurruku jo zuanean, eguna zabaldurik omen zegon.

Uraxe zala eize ikusgarria eta ea salduko zien, imi bat bete urrearen alde.

Baietz ba.

Eta ollarduna ere sekulako aberastu egin zan.

Itaiduna Antzelaieta-ra iritxi omen zan.

Eta an ikusi omen zituan gizon batzuk aizkoraz izpika-izpika garia ebakitzen.

- Pixka bateko lana artu dezute, orrela egiten aritu bear badezute (esan omen zien).

- Ik ba al dakark beste eraren bat? (erantzun omen zioten).

- Baietz (besteak). Eta itaiakin asi omen zan egiten, eta berealaxe erloa ebaki.

Ango gizonak arritu omen ziran, eta itaia, imi bat urre`n alde salduko ote zien galde omen zioten.