XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mari Munduko Beasain-go baserri batean bizi omen ziran senar-emazte bi bost umekin.

Gizona kristau ona omen zan bañan andrea oso gaiztoa ta iñola ere umeak bataiatzea nai ez zuana.

Alako batean gizonak pentsatu omen zuan ume danak artu gurdian ta bataiatzera Eliza-ra ematea.

Ta ala beiak gurdiari erantsi, ta sartu bertan umeak, ta gero sokaz lotu andrea gurtetxeari ta abitu omen zan danakin Eliza-bidean.

Andik bereala artzen du su ta gar andreak, ta soka danak erre ta an dijoa aidean deadarka: Nere umeak zerurako, ta ni orain Muru-rako.

Esan bezela, Muru aldera jo omen zuan, ta an nunbait begietatik izkutatu omen zan.

Arrezkero Muru-Mendiko leizean bizi izaten omen da.

Batzuk baita ikusi ere izan omen dute leize inguruan, eguzkitan eserita, illea orrazten ari dala.

(Ataun).

Baltzolako sugea Baltzola baño beraxeago dagon Bargondia-ko etxe-mordotsuan, Iturri-Ondo-Beti deritzaion etxea dago.

Moruen aldian (garaitan) etxe ortan anai bi eta iru arreba beren gurasoekin zeuden, eta ondo eukiak (aberatsak) ziran.

Abere asko ere ba-zeukaten: ardi, auntz eta beiak eta zaldiak.

Eta anai biak ibiltzen ziran artzai.

Bein batean, arditara joan-ta, Baltzola-ko koba-ra sartu ziran, eta suge bat igaro zan, eta anai gazteak artu zuan arri bat eta jo zuan suge ori, eta kendu zion arriakin buztana, eta beste anaiak esan zion bizirik utzi zezala, ura ere Jaungoikoak egiña zala-ta, eta bertatik zarata ikaragarri bat entzun zuten eta ariñ-arinka irten ziran mutillok koba-tik.

Au gertatu ta laister, mutil zarrari soldadu deitu zioten, eta mutil ori urrutian, ez dakit zein erritan zegon, eta an zegola eldu zan Gabona.

Eta Gabon arratsaldean bere gogoari esan zion Baltzola-ko koban ba lego, andik etxea laister zeukala-ta... eta bertatik gizon motz izugarrizko bat agertu zitzaion eta galdetu zion: (...).