XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tartalo begi-bakarra

Zarrek esaten dute, bein bi mutill legorrera erten ta gero, bekokian begi bakarra zuan artzai bat topatu zutela, ta berakin koba-ra joan zirala.

Sartu ziranean, Artzaiak arlanduzko atea itxi egin zuala.

Gero su egin ta, mutill bat artu, ta anka bat bere anka-azpian artu, ta bestetik eskuakin eldu, ta urratu ta erdibi egin zuala.

Eta gero alderdi bat kakoan ipiñi zuala ta beste alderdia burruntzian erre ta ian zuala.

Beste mutillari jateko eskeñi ziola; bañan ez jan ark.

Artzaia lotara zanean, mutil ori atea irikitzera joan zalara iriki ezin zuanean, burruntzia artzaiari sartu ziola.

Artzaia esnatu zala; bañan ezin billatu mutilla, ango ardi-narru artean sartuta zegon-ta.

Artzaiak bere anka bien erditik bota zituala ardi ta ardi-narru danak kanpora, ta baita mutilla ere ardia zalako, ardi-narrua lepoan zuan-ta.

Artzaiak gero uluak (karraxiak) egiten zituala, mutillik topatu ez-ta.

Mallebi-ko abadea (Apaiza) Abade bat zan Mallebi-n eiztari.

Ta txakur onak zeuzkan.

Batean, Meza ematen zegola, ekarri zioten bere txakurrek Eleiza-ren ondora erbia.

Meza bertan utzi-ta irten zan erbia arrapatzera eskopeta artuta.

Mendirik-mendi dabil orain ere goseak amorratzen.

Batean, andre bat topatu zuan labekada egiten.

Eskatu zian ogia, ta andre ori, ogia eskutan artuta, abadea-rengana joan zan ematera.

Bañan abadeak ez zeukan astirik artzeko.

Aurrera joan zan gaur arteko.

Askok esaten dute, basoan ikazkintzan daudenak ikusten dutela, ta entzuten dituztela txakurrei egiten dizkien ziztuak; eta, bera dabillenean, aiziek zarata aundia darabilkitela.

Orhi`ko andrea Orhi-ko leizean, egun batez artzai batek ikusi zizun andre bat, urre-orraziaz iresten (illea orrazten) ari zala.