XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lurrak chukhatu bezain laster, erain ogia, olhua, garragarra, taakua, zekalea.
Ongarria botha landetan.
Botha ongarriak, lur ustelak, onkailuak, hautsak,
Plastra eman luzernetan, trefletan.
Urak eman phentzetan.
Ulitchen kontra egin Urtharrilako lan berak.
Ondoak galdu tokietan ezar landare berriak.
Mahastietan, zoinetan urak ezartzen baitira, khen, arras, urak.
Chertatzen egiteko hauta gai hoberenak.
Untzi aldatzeak segi denbora idor eta garbiarekin; norteko haizearekin.
Botoiletan eman arnoak.
Arnoa utziz aldatu ondoan, ezar barrika bunda sahetserat arnoak bethi bustirik atchik dezan.
Arno aldatzeak hasi baino lehen, ur irakituan garbi barrikak eta tresna guziak.
Landatzeak egin.
Mindegietan haziak botha.
Erain ezkurra, gaztaina, phagoa, haitza, zur zuria edo busuntsa.
Ikhatza egiteak has.
Denbora ona bada, landatzeak segi.
Aboztuan chartatu onduen phusak phika, 8 edo 10 zantimetra gora, chartha tokitik.
Arthaldeak ereman phazka lekhuetarat.
Ardiak eta zikhiroak athera kamporat.
Oilo kolokariari eman oilo eta ahate arroltzeak.
Chitak atchik lekhu idorrian, argian eta airatuan.
Begira kofoina uretik eta elhurretik.
Ez eman yanharirik yus gisan.
Utz umeak handitzerat bere gisan, emeki, emeki.
Elhurra berant hurtzen bada, ezar hautsa edo lastoa kofoinen aintzinean.
Atheratzen bada erle tropa bat, iduzkiak berotzen duen egun batez, behar dira barnean geldituak higitu, hek ere athera ditezen.
Landa edo erain: baratchuri,
Azperjak yorra eta ongarria eman.
Arbola moztu behar direnak: gerezi, udare, sagar, arhan.
Garbi arbolak eta kisu ura botha.
Hautatu dituzuen charthatzeko landareak pika eta bezti.
Landatzeak akhaba.