XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken neurtitzeko Primak sekulako naspilla sortarazten digu.

Orain artean, prima Urdiñarbetar andregaiari deitu dio eta maitariari xalanda.

Baiñan, orain eta seigarren neurtitzean nori deitzen dio prima?.

Beti bezala Urdiñarbetarrari deitzekotan, bere andre zaharrarekin moldatu da eta andregaiari (primari) diru-ordain bat eman dio desohoreturik utzi duelako; baiñan prima orain arteko xalanda`ri esaten ba`dio, orduan, diru ordaiña ohaideari eman dio, Urdiñarbetarrarekin ezkontzeko libre egon dadin.

Dakiogun orain lendabiziko neurtitzeko primari.

Omizetar galaia Urdiñarbe`ko primarekin ezkontzeko asmotan atera baldin ba`zen etxetik, guztiz naturala da honek ezteiak prest edukitzea eta apaizaren debekuagatik, berrogei ezteiliar maieratu ondoren, senarrik gabe gelditzea.

Beti ere gogoan eduki behar da eztela hitzez-hitz hartu behar ezteiliarrak maian jarri zirenik, Etxahun`ek dion bezala, elizkizuna debekatu ondoren ezpaitzen iñor maiera hurbilduko.

Hizketa honekin esan nahi du soilki, emakumezkoak berrogei ezteiliarrentzat zeukala bazkaria prest, hots, berrogeitsu zirela gomitatuak.

Baiñan, interpretazino hau lenengo ahapaldiaren kontra dijoa, hemen esaten baitu Urdiñarbe`n nahigabea hurbil izan zutela, baiñan ez izan zutela, eta maitari zaharra ia berearekin atera zela, baiñan ez atera zela.

Bestalde, boskarren eta seigarren ahapaldiko prima xalanda zaharra izatekotan, ez da batere natural pentsatzea Omizetar galaiak bi ezkontza batean prestatuak edukitzea, maitariarekin eta Urdiñarbetar andregaiarekin.

Jon Mirande`k ordea, segurantzi oso batez uste du boskarren eta sei garren ahapaldiko prima ohaidea, maitaria, dela eta ez Urdiñarbe`ko andregaia.

Horra gertariaren kontaketa Zuberotar olerkariaren ustez: Seigarren ahapaldian Etxahun`ek aipatzen duen prima, ene ustez, Omizetar mutillaren lenengo andregaia da, hau da, chalanda zaharra".

Ordura artean, chalanda horrek uste izan zuen azkenean mutilla harekin ezkonduko zela; eta beraz, ezteiak atondu zituen, eta ezteiliarrak gonbidatu.

Baiñan fitsatutako ezkon-egunean bertan, mutillak arranjû bat egin du harekin, diru emanaz, bere esperantzak, eta mutillak nahi duen ezkontzari jarritako eragozpenak, utzi ditzantzat.

Baiñan, halaz eta guziz ere, damu du, dirua irabazi arren, senargai bat galdu duelako.

Arrazoiketa honen ondoren, beste korapillo baten aipakizun egin nion, alegia, boskarren eta seigarren ahapaldiko prima xalanda zaharra baldin ba`da, zergaitik deitzen dion Etxahun`ek, batere beharrik gabe eta nahaspilgarri, prima.

Honi erantzun zion: Etxahun`ek zergaitik deitzen dion prima xalanda zaharrari? galdetzen duzu.

Bainan zergatik ez ziokean deitu behar, prima ba`zen?.