XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Barka iezadazu, Maider, hain gordin mintzatua.
Ene gisako jende zaildu eta malurusekin
Maider'ek etzion hitzik erantzun, bihotzez barkazio oso-osoa opa baldin ba'zion ere, ez baitzuen asmatzen hitzetan nola aditzera eman bere onginahia, baiñan begiek zerioten eztitasunak eta ezpaiñetan erne zitzaion irri-abar gozoak, jakinarazi zioten Pette'ri bihotz eder hartan etzela une batez ere beretzako errarik kokatu
Ondoren, Petiri'k exertzen lagundu zion eta hitz egitea berari zegokiola igarririk, barruak eman zion xamurtasun osoa
Gizonik gaiztoenek ere beren bihotz-mamian ontasun ederren bat gordeta izaten dute eta nik on puxka hori zabal-zabal opa dizut.
Alaba ez baldin ba'zaitut ere, are gehiago, neretzat etsairik gaiztoenak izandakoak sortua izan ba'zara ere, ezagutu zaitudanez gero, nere-nerea ba'ziña bezala maite zaitut, zure bihotzaren ontasuna begi gozo horiek erakusten baitidate.
Zure begiek darioten maitasun jario hori ene emaztearenetan topatu izan baldin ba'nu, ingurukoen gorroto eta txarkeriek hesitu ez ba'nindute ihizi