XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etzaidak galdetu. Ailperrik uke.
Eztik iñork galdetzen,
zenbat ur-tanta ditun itxasoak.
Ailperrik dek, izarrak zenbat diran
kontatzen astea.
Beti zegok, zeru beltzean, arutzago...
beste bat gordea!

Igon - Baiña, Kati!... Berriz ere, negarrari eman diozu!... Zabalduiozu atea pozari!... (Soiñua jolasti ta pozgarri...).

Kati - Bijoa ondoren, Amillaitz'en DEIA!
Igon - DEIA!... Lendik zetorrenan deia.

Kati - Aizak, i!...

Igon - Burua liburutan nastua niñan. Aren otsa kezketan galdu unan.

Urrutitik berriro: Kati - Aizak, iii!...

Igon - Etxean opor-aldiak poza zerionan. Udaldia, itxasoa, mendia nizkiñan.

Berriro urbillago: Kati - Emen ni!!!

Igon - Ta agertu intzanan!!!

(Soiñua pozez lertzen gora ta bera...).

Kati!... Konturatzen al-aiz?... Biok, i ta to ari gaitun!... Eta gero esango diñate, i ta to aritzea, ijito-izketa dala!... Ika ere, gozo itzegin ziteken, bai!

Kati - Ala dek, Igon!... Baiña oraindik ez diat nere beazun guzia ustu (Soiñua geldiro ta itun berriz...).

Igon - Ustu lenbailen barruko illuna, ta eman leku argiari...
Kati - Zer ederragorik, al ba-nu?...

Igon - Irratentzuleok, KATI, gure izlari yayoak...
Kati - Bere naigabea ustuko dizue, Amillaitz-n ILLUNABARRA esanaz.