XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izarren bidetan Ekiñaldi bakarra - Lenengo agerraldia

(Oiala jasotzerakoan, neska-mutillak, alde banetatik sartzen dira. Nexka, eskui-aldetik, eta mutilla ezker-aldetik. Aurrekaldean, pixka bat albora, mikrosoiñu bat dago zutikako baten muturrean. Beste aldean, zerbait atzeratxoago, mai txiki bat, paperez eta beste lanerako gauzez betea. Emen ere, mai-gañean mikrosoiñu bat).

Kati - Ai, au bizitza illuna! (Antzi luzea egiten du...).

Igon - Aidea, izarrak utzitako argi-autsez betea zegoen. (Beren kaleko lepokoa, esku-larruak, txapel eta kapelak eta gaiñerakoak esegi-leku batetik zintzilik uzten dituzte).

Kati - Ametsetan bizi zera, Igon.

Igon - Ametsak, egoak dituzte, Kati; ta nai degun lekura eramaten gaituzte.... Begira, begira!... (leio-aldera egiñaz...) laiño argi arek, goiz-agurra bialtzen digu.

Kati - (Ondoratuaz...) Ta ez al-dezu ikusten odol-gorriz jantzia datorren beste ura?

Igon - Gorri bizi orrek, odolaren irakin pozgarria dakar. Egun berria, maitasun-lurriña, lore-izkuntza, eztaiak aidean.

Kati - Bideak, larrak artuak dauzkagu; maitasuna, zauriz urratua; loreak, arantzez itoak; eztaiak, eriotz larriz minduak.

Igon - Aur-jolasez beteak daude etxeak.

Kati - Arnasaz bete ezinda utzi det amona etxean. Eriotz-laiñoz lausotuak zituan begiak.

Igon - Ai, Kati! Orrela, eztezu bizi-eztirik beiñere gozartuko.