XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zez. - Orra bertan itxura gabeko trastea! (Eresia bizi-bizi...).

Iztunak - Ta lagun biak parre-algara batean joan ziran, gertu zegoen eztai-bazkaritarako ostatura. (Parre-algarak entzungo dira... Gero soiñua indarrean bukatu).

Entzun dezue, jaun-andreok, Amillaitz'en GAZTE-AIZEAK! Jarrai-taldeko antzezlariak, teatrogilleak eman dizuete saio au. Matilde (antzezlariaren izena)... Zezili (izena)... Niko (izena)... Iztuna (izena)... Soiñu ta zaratak....

Eta eztegu emendik aldegin nai, zuei auxe gogorazi gabe: Anka okerrak eta errenak sendatzeko, ezta berna-ezurrean makilkada bat artzea bezelakorik.

Sendagaillu miresgarria, sendagaillu azkarra, utsegiten ez duan erremeioa... MAKILIXKA!... Eskatu botika guzietan.

Makilkada bat berna ezur-ezurrean... Makilla utsean emango dizue.

Gu gera!... Atzerreka'ko Folí Bergé!... Mundu osoan ezaguna! Zer dira gure aldean Paris'ko Lido ta Newyork'o Metropol?... Utsa, ezer ez!... Gu gera... Atzerreka'ko Folí Bergé.

(Soiñua indartu... Ba-dijoa Iztuna ta berriro or dator Kati).

KATI; GERO IGON ETA EZTAITARRAK

Kati - Entzun dezue... Jarrai taldeko antzezlariak esanda GAZTE-AIZEAK. Emen E.A.K. 20, ARGIBIDE irratia...

Igon - (Laisterka mikrosoiñura etorrita Kati'ren atzetik, lepoa luzatuta, onela esango du): Lixiba jotzeko... okerrena, OMO!... Zapiak ikatz biurtzen ditu istan batean... SUTIL!... zikintzaille ixil!

Kati - Zuekin, ARGIBIDE irratia... (Soiñua, nolanaikoa tarterako...).

Igon - Biotz alai guzien irratia!
Kati - Gogo lanpetu guzien aringarri!