XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igon - Baiña emen biotzean sortzen ari zaidana ikusiko ba-zendu, Kati...
Kati - Zer dezu arri-koskor orretan?

Igon - Ari zait biguntzen... Eztakizu asko, Kati...
Kati - Zer eztakit?
Igon - Zurekin dantzatzeko dedan amorro bizia!

Kati - Ai au aize-buru! (Asi bedi Arin-arin bat).

Igon - (Nexka besotik eldu ta erdira darama...) Atoz nerekin, luzatu gabe... (Biak dantzan leiatzen dira).

Kati - Soiñua bukatzera dijoa (Dantza utzi ta mikrosoiñura dijoa).

Igon - (Lepoa Kati'ren atzetik luzatuaz) Entzun dezue...
Kati - Arin-arin! (Kati'k iges egiten du kanpora).

Igon - Arrapatuko zaitut, Kati (Ura joan dan aldera deadarka).

IGON BAKARRIK

(Doinua aldatzen da, ta Igon mikrosoiñura dator presaka).

Eta orain asten da, gure antzerki-saioa; gure teatro-sailla: (Abotsa aldatuaz, jolasti): Gure sukaldetako etxekoandre guziak bear duten sendagaillua... Ankak zuzentzeko, makilkada bat berna-ezurrean!...

Sendabide au asmatu duten sendagilleak, millaka ta millaka makilla bialdu dizkigute gure irrati-entzuleen onerako...

Salgai dago sendakindegi guzietan... botika guzietan...

Makilkada bakoitza duroan!... makilla, utsean ematen da...

Botika baztar guzietan... ankak zuzentzeko, makilkada bat berna-ezur-ezurrean!...

Eztago geiago errenik!... Ez betokerrik!... Eskatu gaurtik... Makilixka sendagaia!

Irrati arraioa! Eztu betarik ematen nexka-ondoren biotza bialtzeko ere. (Mikrosoiñuan orain): Zuekin... ARGIBIDE irratia! E.A.K. 20; ARGIBIDE erradioa!... Ameslari guzien irratia!... Biotz maitale guzien laguna!... Zuekin ARGIBIDE irratia!