XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SOROA'TAR MARTINOialtegia.
Olabide'ren Alberdi'tar Karmen Andra AZKOITIAgur, andrea: Lengoan eska zenizkidan oial eta telak, atzo eldu zitzaizkidan Bartzelonatik.
Oso tela bikañak dira ta modu onean datoz.
Bai soñekotarako ta bai barruko erropetarako, aukera aundia etorri zait.
Eztai-soñekotan ere, oso erakuspen ederrak ditugu; estalki edo belotarako gasa apartekoak, eta nik ezin esan ala osteuntzeko gauzetatik ere.
Onen-onena, zure alabarekin bertara etortzea izango dezu: ta orrela beraren begia geien bete dezana, auxe eraman al-izango dezue.
Gure etxean jostea nai ba-zendu ere, egokiera ba-dezu: nere lantegian, jostunik eta figuriñik berrienak ikus ditzakezu.
Nai dezunean etorri zindezke ba.
Gaurtik ba-dakizu nun dezun, zure mirabe berri.