XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IXILLIANGO MAITETSU BIREN ZORITXARRA.

Antxiñan, beiñ baten, Burgoña Dukateko lurretan zan Jaun, Duke oso apal eta agintari on bat; alargun zala emazte andrakume bat artu ebana, aiñ ederra eze, bere edertasunak begixak itxutzen zetsazela aren ostiango izakera bada-ezbadakua ez ikusteko.

Eta gustuari bakarrik beittuta ezkondu zanetik, guzur eta abar, iñork baño obeto eitten zetsan arek gustua bere senar itsuorri.

Eta Jaun arek bide-batez bere lagun eban Jauregixan, Zaldun apain bat, alde-on guztiak beregan zittuana; danak ondo gura zetsela eta ala be Dukiak, umetatik beragaz ebanez.

Eta gizon eiñda aiñ jatorra ikusirik, ez zan aren Jauregixan eitten gauzarik bere eritxi ona entzun gabe.

Dukesiak berriz, andra zuzena ez zanetik, senarrak zetsan maitasuna ez eban naikua eta maitetsu ospatzen zetsan guztia, eta Zaldun apaiñ aren ondoren erabiltzen zittuan begixak.

Eta aiñ jatorra ikusten ebala, sututzen jakon barrua, eta begixegaz eta arnasa luzeka, ari aitzen emon gurarik ibiltzen zan beregaittik erebixan sua.

Zaldunak, zuzentasuna baño ez ekixala, ezin eban aittu emakume aren esan-guria, ala be, aiñ zorua zanetik; eta aren aitzen emon gura guztiak ez eben beste ondorenik Zaldunori asarre jartzia baño.

Eta beiñ, andra gaiztua aiñ urriñ eldu zan eze, azturik emakumia zana, erregutu biarrekua erregutzalle ibilli barik, Prinzesa jasua senarra gandik, jaso biarrekua bere azpikua Dukian lurretan, etsi-etsixan eiñ eban gauzia erabagitzeko asmua.

Eta Dukia Batzarrian zan baten bere Konzejuko Buru-zurixegaz, nun Zaldun apaiñan gazttetasunak ez eban jarlekurik, deittu zetsan Dukesiak oni zerbaitt bakarrian aiñdu biar baletsa letz.

Eta Zaldunari besotik oraturik, makalikan Señora koittaua ukat eiñda balitz bezela, eruan eban sapaillu aldendu batera, eta bularra gorata bera, esan zetsan legunki: - Mira eiñda nozu, aiñ gaztia eta jatorra izanda zu, nola bizi zaran aiskideren bat zerbidu gabe, ainbeste andrakume eder artian iñor ez dozula ospatzen.