XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARDURA EZ DESKUNA ENTZUN GURIAK, ZERLAKO OKERRA EKARRI LAIKIAN.

Fors-ko jaunan lurretan da Grip deritzen dan erri txiki bat.

Eta beiñ baten, Niort-ik zetorzen Fraille bi eldu ziran belu erri artara, eta eskatu eben ostatua, Aratei baten jabian etxian.

Afari legia eiñda, lotarako gertau ziranian, emon zetsen gelan, Frailliok ikusi eben eurenan eta senar-emaztien gelan bittarte, ez zala oolekin eindako apartagarri argal bat baño; eta diabruak tentauta, jarri ziran, belarrixa zorrotz ool zaarron aurka, jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben senar-emaztiak euren artian, beiñ ogeratzen ziranian.

Eta gertau zan, belarri luzion zoritxarrerako, euren eguneroko ardureri beittuaz, senarrak esan zetsala emaztiari: - Bixar goizian-goiz jaiki biarko dogu, gure frailliok zer diñuen beitzeko; bata ba gizen gurixena dago eta ondo izango da iltzia odolostiak eitteko.

Frailliok, ez-jakiñian txarri-kortan (ukulluan) asten zittuen urdi biren gañian ziarduela Arateikuok, oso izutu ziran; ba, aiñ zuzen, bata zan sendua, mamiñ askokin, eta bestia argala.

Eta ikaraz beteta, jarri ziran begixak batu barik egun-sentixan zaiñ, andik urriñera iges eitteko borreruok jaiki baño len.

Eta potolua, aiñ estuasun aundixan, argalagaz konfesau gurarik zan, pentsaurik Aragilliak, Jaungoikuan bildur gabe, odolostiak eiñgo zittuala bere gantzekin.

Eta txarrena zan, iges eitteko, senar-emaztien gelatik igaro biar ebela, zer leiotik ainduko balitzaz, seguru zan beia jota azurrak apurtzia.

Baña gazte argalak, ikusirik ez zala aiñ urriñ lurra, salto eiñ eban ausarki eta ezkutau zan urriñian.

Potolua, berriz, bere mamiñ astunegaittik ez da gauza, salto eiñ biarrian, jausi zan artoz betetako zorro bat bezela eta ausi eban iztar bata.

Eta bere burua lurrian ikusten ebala, beste lagunagandik umezurtz, beittu eban bere jiran ia inguruan aterperen bat ete zan, eta nekez t'abar, eldu zan narrazka txarri-kortarañok.

Ango kidiak, ez ezaguna ikusirik, bildurrez, aindu ziran kanporutz eta ezkutau ziran basuan.

Fraille gizajua, atia itxi eta aren askan etzitzen zan artian, zeruko laguntasunen baten zain narrua salbatzeko.