XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aindutakua ein eban arek, eta agertu zan Dabid'engana, Bethsabe'n senarrori.

Joab'ren eta gudan konturako galdiak ondoren, Dabid'ek esan zetsan: - Juan zaittez oiñ etxera eta garbittizuz onak baketan atseden labur bat artzeko.

Urten eban Urias'ek erregian jauregittik, eta opa eder batekin zeroyan bat bere atzetik jarraixan, etxian ari eskuratzeko.

Baña Urias geldittu zan jauregiko ataixan, erregian gordetzalliegaz, etxera agertu barik.

Kontu onen jakiñian ipiñi eben erregia, eta onek esan zetsan Urias'ri: - Gerratik etorri eta, nola da etxera ez juatia?.

Eta Urias'ek erantzun zetsan: - Jaungoikuan Arka Santua, eta Israel, eta Juda, eta Joab, nere nausixa, lur gorrixan gaiñian, ala bateko estalpietan dira, eta, ni juango al nintzan ba etxera, jan da eranera eta emaztiagaz lo eittera?.

Zure osasunagaittik ez dorana nik eiñgo olakorik!.

Au entzunaz esan zetsan Dabid'ek: - Egon zaittez ba bixar arte eta itxuliko zaittut gudara.

Eiñ eban Urias'ek Jerusalem'en a eta urrengo eguna, eta David'ek deitturik bere maira, jan da eranian mozkortu eban itxuli biar zan besperan.

Baña Urias, berriz be, etzin zan lur gorrixan eta lo eiñ eban erregian zerbitzalliegaz etxera agertu gabe.

Goiza etorri zanian, David'en alegiñak alperrikuak agerturik, pekatuak itxututa, Joab'endako karta bat eiñ eban, eta Urias'en eskutik bialdu zetsan.

Eta kartiak zeroyan aindu garratz au: Jarrirazu Urias arriskurik aundiñeko tokixan, bizixa galdu deixan.

Au zan, eriotza baten kerizian aldian, askokin pekatu gorrotuzkuagua zalako orduan, senarra bizirik eban emakumiagaz tratua izatia.

Joab'ek, Rabba uri gogorran aurka ziarduan gudan, jarri eban Urias etsai gogorrenak ziran aldetik.

Eta onek Uri-mugetatik kanpora eiñ eben urtenera baten, Israel'dar asko ill zittuen, eta euren artian, Urias gudarixa.

Eta Joeb'ek, ez bildur gabe, jakin eraiñ zetsan Dabid'eri, mandatari baten bittartez, Bethsabe'n Senarran eriotzia.