XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FRALLE BIREK, KALE.

Niort ondoko Coullon deritzen dan portuan, batelari eitxen eban andrazko bat zan, gau ta egun jendia igarotzen errixuan alde batetik bestera.

Eta bein batian gertau zan, Niort-ko fraille bi, andrakume batelarixagaz, irurak bakarrik batelian izatia.

Eta errixua, Frantzian zabaletarikuen bat dala, ez gogaitt eitteko bidian, jarri ziran frailliok ipuñetan, andrakumiori biguntzen eta eben euren ez-zuzeneko gogora, diabrua zala bittarte.

Berriz, batelarixa ez zan orretarakua; baña fraille marduok nekerik ez ebenetik arraunian, ez uretatiko otzik eta ez andrakume zintzuan ezetzan lotsarik, pentsau eben indarrez biurtzia euren asmora, bildurturik batelarixa uretara jaurtiko ebela ta.

Baña, argixa au, bestiak bezin zazkarrak, erabilli eban buruan zer eiñ, eta batelarixorrek esan eban astorautako lagun bixentzako errazoi au: - Ez naiz ni zuek uste dozuen bezin ezigabia; baña gauza biren baimena biar neuke aurretik, zuen aukerara biurtzeko.

Fraille bixak juramentuz aindu zetsen, ez zala munduan gauzarik ukatuko zetsenik, gura ebenera eltzekotan.

Ba, nik, lelengo eskatzen detsuerana da, iñori munduan ez esatia iñoiz gure artian gero izan deiña.

Errez, fralliok gertau ziran kondiziño onetara apaltzeko, ez zetsenetik eritxi ain gatxa.

- Bigarren, batelarixak esan zetsen nerekingo kontu ori banaka amaittu biarko dozuela; neretzat lotsa larregi izango litzakianetik, testigu aurrian eiñ biarra ezkutuan eiñ biarreko jardun ori.

Baña, zeuen kontu, zein lelengo geldittu neregaz.

Ondo eritxi zetsen frailliak kondiziño oni be; eta gaztenak laga eban zarrena eskubide onetan lelengotzat.

Eta urreratuaz legor-una txiki batera, errixuan erdixan, guztiz txara zarratu bat zana, esan zetsan batelarixak gazteenari: - Jauna, egizuz or zeure errezuak, zure lagun au beste legor-una batera eruan deiran; eta itxuli gaittian gauzia ein da gero, ba badau onek zer ondo esan nere portamenagaitik, utziko dogu emen eta aldenduko gara alkarregaz.

Gaztiak salto eiñ eban legorrera, lagunan zain gelditzeko, ta batela aldendu zan beste legor-una baterutz.