XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. - Itxairazu apur baten erregutu zetsan Tobias'ek barri onek aittari jakin eraiñ arte.

10. Orduan, itxulirik Tobias bere aittangana, esan zetsan lagun ez-ezagun aregaz jardun eban guztia.

Pozik eta mira eiñda aitta barri onegaz, eskatu zetsan ekarri zeixan bere aurrera lagun barri aura.

11. Onek, eldu eta agurtu eban esanaz: - Zorion deizula betiro, Jauna!.

12. Eta Tobit'ek erantzun zetsan: - Zer zorion, illunian bizi naizen onek, zeruko argixa ez badot ikusten?.

13. Eta lagun barri gaztiak: - Zaittez gogor ukat eiñ barik, eruan onian, ez da ba urriñ Jaungoikuak osatuko zaittuana!. Burutzako XI'garrenian ikusiko da Tobit'en begixen osatzia, Aingeruan erakuskizunen bittartez.

14. - Ondoren, Tobit'ek esan zetsan: - Nere semia algo dozu eruan, Gabel'gana, Rages'rako urian, Medo'tarren aldietan?.

Itxuli zaittiazenian ordainduko detsut esku-zabalik merezi dozun sarixa.

15. Eta Aingerua zanak, esan zetsan: - Nik eruan eta itxuliko detsut osorik semia.

16. Orduan, Tobit'ek jakiñ gura izan eban: - Zu zer famelixa eta jendetakua zeraz?.

Al bada jakiñ.

17. Eta Aingerua zanak: - Zer etxetakua ala zerlako zerbitzarixa, geixago ardura detsuna semian laguntzarako?.

18. Baña kezkarik ez deizun izan, jarrai eban esanaz Aingeruak ni naiz Azarias, Annanias aundixan semia. Azarias ete Annanias, sarri agertzen diran izenak aberzalien artian.

19. - Etxe aundikua benetan Tobit'ek esan zetsan eta mezede ez asarratiakin neregaz, jakin gura izan doralako zure jatorrixa.

20. Eta Aingerua zanak berriz aindu zetsan: - Nik zuzen eruango dot zure semia eta osorik itxuliko detsut.

21. Tobit'ek orduan esan eban: Ondo juan zaittiala ba, eta Jaungoikua deizuela bide guztian, eta bere Aingeru bide-lagun!.