XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorde gurarik, galdu zaittut, nere Maittia; zure zorion naixan batu detsut eriotzia!.

Erreza neuke nere asarria Dukian aurka aindu, baña nola kontuak artu neuk nere ixilpekua gorde ez dabenari?.

Dukia ni baño arinaua ziur, emaztiari esaten nik berari esan biar ez netsana!.

Neu ba, eta ez besterik amen kulpagarririk; neu ibaira jaurti biar nintzana, arnasa-gabe ixiltzeko, eta zu, alargun zintzua ziñanorri, bizirik, irauntzeko.

Bañan amen ni, ordiaz, kulpagarri ta bizirik, eta zu, legia gorde dozun ori, illda!.

Eta jarraixan ziñuan Zerura begira: Jauna! Zergaittik eiñ zenduan gizakumia aiñ ariña eta itxua, eta ez nere Maittian txakurtxuan antzera, biurririk gabia, beti zintzua, iñoiz bere leixaltasunari utsik ez dabela?.

Maittia! nere itxuango pauso itxuak ez beste kulparik arintzen, eta eiñ genduan tratua austiagaz ekarri detsut eriotza tristia!.

Eta ezpatia nun-nai zure alde eta edozeiñen aurka atarako nebanez, justua da oiñ zure benetako eraillia ill deiran.

Eta beste milla itz astun eta samurren ondoren, illdakuan soña luze laga eban lurrian, eta albotik atararik galtzairu zorrotza, bere indar guztiagaz aindu eban biotzera; makurtu zan lurrerutz eta laztandurik illdako Maittia, beragaz betiko lotaratu zan, ezteguetako gauan alkarregaz ogeratu balitzaz bezela.

Neskamiak, ikusi ebanagaz izututa, laguntasun eske urten eban atera, eta Dukiak entzun ebanian diadar estua, kezkaz beteta, sartu zan gelara, eta ikusirik ango agiri errukarrixa, Zalduna jaso gura izan eban, ia bizixa gorde zeikion al zana eitteko; baña dana alperrik izan zan, bata-bestiagandik eskatu baño len arnasia amaittu jakon.

Baña ez Dukiak entzun barik Zaldunan azkenengo itz asarre batzuek.

Eta jakin gurarik onek esan gura ebana, aindu zetsan an zan neskamiari esan zeixola asieratik azkenera, aittua eta ikusi eban guztia gela izugarri artan.

Neskamiak ez zetsan ixildu ezer, eta Dukia beriala konturatu zan, larri aundixagaz, bera zala Maitte bixen zoritxar guztian kulpagarrixa; eta negar aundiz, makurtuaz illdakuengana, parka eskatuaz laztantzen zittuan urtu biarrian.

Eta alakon baten, kendu eban Zaldunan biotzetik zaztakai zorrotza, eta zaurittutako basurda asarre bat bezela, aindu zan Saloi nausira bene-benetako kulpadunaren billa.