XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
9. - Itxairazu apur baten
10. Orduan, itxulirik Tobias bere aittangana, esan zetsan lagun ez-ezagun aregaz jardun eban guztia.
Pozik eta mira eiñda aitta barri onegaz, eskatu zetsan ekarri zeixan bere aurrera lagun barri aura.
11. Onek, eldu eta agurtu eban esanaz: - Zorion deizula betiro, Jauna!.
12. Eta Tobit'ek erantzun zetsan: - Zer zorion, illunian bizi naizen onek, zeruko argixa ez badot ikusten?.
13. Eta lagun barri gaztiak: - Zaittez gogor ukat eiñ barik, eruan onian, ez da ba urriñ Jaungoikuak osatuko zaittuana!.
14. - Ondoren, Tobit'ek esan zetsan: - Nere semia algo dozu eruan, Gabel'gana, Rages'rako urian, Medo'tarren aldietan?.
Itxuli zaittiazenian ordainduko detsut esku-zabalik merezi dozun sarixa.
15. Eta Aingerua zanak, esan zetsan: - Nik eruan eta itxuliko detsut osorik semia.
16. Orduan, Tobit'ek jakiñ gura izan eban: - Zu zer famelixa eta jendetakua zeraz?.
Al bada jakiñ.
17. Eta Aingerua zanak: - Zer etxetakua ala zerlako zerbitzarixa, geixago ardura detsuna semian laguntzarako?.
18. Baña kezkarik ez deizun izan,
19. - Etxe aundikua benetan
20. Eta Aingerua zanak berriz aindu zetsan: - Nik zuzen eruango dot zure semia eta osorik itxuliko detsut.
21. Tobit'ek orduan esan eban: Ondo juan zaittiala ba, eta Jaungoikua deizuela bide guztian, eta bere Aingeru bide-lagun!.