XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Erregian ezkutau biarreko gauzak ixilltzia ondo bada, Erregien zerbitzaillien alderik onena, ixilleko gauzak ixillik gordetzia ez ala Jaungoikuanak; jasotasuna detsalako bere laguntasunak argiratziak.

8. Ona otoitza eta barau eittia, baña biarrian aurkitzen dan auzokua laguntzia, urriak ezkutuan pillatzia baño obia. Eskiñi eta opa guztiak baño geixago balio debelako, eta alabe, urriak baño geixago.

9. Limosniak eriotzatik aldentzen gaittualako; eta ondo-eiñ auxe gure orbanak garbitzen dittuana eta, parkamena, bitartez, betiko bizitzara aintzen gaittuana.

10. Pekatuan bizi diranak, berriz, euren buruen aurkako etsaiak.

11. Ala, gura detsuet egi guztia argittu, ezertariko berbarik ezkutau gabe.

17. Negarrez otoitzian ziñanian gaiztuak iltzen zittuen anayegaitik eta lurra emoten zetsazuezenian, eta jan eranetik jaikirik etxian ezkutatzen zenduzenian korputzak gabaz eortzeko, neuk jasotzen nittuan zure otoitzak Jaungoikuan aurrera.

13. Eta Jaungoikuan begi oneko izatera etorri ziñanetik, itxututzian probauta izan ziñan. Jaungoikuak begi onian dituanak geixen probatzen ditu; Job santua adibide.

14. Baña Jaungoikuak aindu ninduan, zu sasoiz osatzeko eta baitta Sara, zure semian emaztia, demonio etsai gaiztua gandik libratzeko.

15. Ni naiz ba, Rafael Aingerua, Jaungoikuan aurrian garanon zazpiretako bat. Jaungoikuan zazpi begixak letz. Zakarias, IV, 10.

16. Au entzunaz, aitta-semiak auzpaztu ziran arpegixakin lurra joterañok.

17. Eta esan zetsen Aingeruak: - Zaitteze baketan, estutu barik.

18. Zuegaz nintzanian, Jaungoikuan aginduan beyan nintzan, ala zalako aren borondatia.

Bedinkatizue ba aura berari kantuan eskerrak emonaz.

19. Ikusten ninduzuen jan eta eranian aragizkuak letz, baña nere benetako janarixa eta erarixa, gizakumiak ikusi ezindakua.