XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Barry...! Barry...!- oihu egin zuen ahots batek -. Non zaude? Txantxetan ari zara ala?.
Inork ez zuen erantzun. Pozik erantzungo zuen.
Baina muturlotua zegoen eta Sandokan eta Yañez ondoan.
Orduan kanpoko batek zera esan zuen: - Ia, zer egiten dugun? - Bila dezagun!- beste batek.
- Sar gaitezen bada negutokian.
Hori entzun zutenean, larritu ziren bi piratak.
- Zer egin behar dugu?- galdetu zuen Yañezek.
- Zer egin behar dugun...?
Sandokanek prisionariari zera esan zion: - Eta zu kontuz ibili. Ez egin txorakeriarik.
Bestela puinalarekin eztarria ebakiko dizut.
Gainera, punta pozoitua dauka. Kontuz bada...