XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

J. Lopategi:

Ikusten danez ondo dakizu
zeure euskeraz bertsotan;
arte horreri begiratuta
harritu nintzen askotan;
zure arte hori estimatzen dut
baina gaur momentu hontan,
banku haunditara jo behar dozu
lapurretan hastekotan.

Lazkano:

Asko dakizu ta jakintz horri
kendu ere etekina;
zuengan dago dudarik gabe
herriaren itukina;
militarra da nere ustetan
gizon hiltzeko makina
ta bedeinkatu egiten dute
hori erabiltzen dakina.

J. Lopategi:

Zeure arrazoiak izan dituzu
zuk honera etortzean;
ta nik neureak diruen truke
kartzela hauxe lortzean.
Samintasuna besterik ez da
orain zure bihotzean;
zorte txarrena izan zenduen
euskalduna jaiotzean.

Lazkano:

Gorrotoa ta amenazoa,
hainbeste pekatu grabe;
ta zuek beti izan zerate
ekintza txar horien jabe.
Nere partetik ez det izan nahi
histori tristean labe;
hemen ustelduko banaiz ere
inoiz inor ere hil gabe!